Oñatiko Aministiaren Aldeko Mugimenduaren (OAAM) helburua da ahalik eta sinadura gehien biltzea maiatzeko osokoan aurkezteko. Ondoren, Gasteizko Legebiltzarrera bidaliko dituzte sinadurak. OAAMk abian jarri duen kanpainak hiru eskaera nagusi ditu: alde batetik, larri dauden gaixoan inolako baldintza barik aska ditzatela; beste alde batetik, zigorra beteta duten presoak baldintza barik eta berehala aska ditzatela; eta, azkenik, Euskal Preso politikoak Euskal Herrira ekar ditzatela.