Hiru puntuko mozioa
Presoen eskubideen aldeko mozioak hiru puntu zituen: alde batetik, gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoak berehala aska ditzatela eskatzen zuten; beste alde batetik, biziarteko zigorra ezartzeko neurriak bertan behera utz ditzatela exijitzen zuten; eta azkenik, euskal presoak Euskal Herrira ekar ditzatela eskatzen zuten, sakabanaketa eta bakartze politikarekin bukatzeko.
Mozio alternatiboa
EAJk mozio alternatiboa aurkeztu zuen osokoan. Zinegotzi guztiek alde bozkatu zuten, alderdi popularrekoak izan ezik.
Bigarren mozioak 2006ko urriaren 6an euskal presoen eskubideen defentsarako konpromisoari buruz onartutako berrestea proposatzen zuen: alegia, presoak euren familiarengandik gertuago egotea; euskal preso guztien eskubideak errespetatzea; gaixo dauden presoak askatzea; zigorraren zati handiena beteta duten presoak askatzea; espetxeei buruzko eskumenak EAEko gobernuaren esku egotea; eta giza eskubide guztiak, salbuespen barik, defendatzeko konpromisoa aldarrikatzea.