Epaiketan Julio Perez de Arriluzearen abokatuak deklaratu du haren ordez, eta ondoren EAE-ANVko kide Marijo Altubek, Karmelo Arregik eta Lierni Axpek 2007ko otsailaren 26ko osoko bilkuran gertatu zena azaldu dute. Lekuko modura, epaiketan parte hartu dute, Oñatiko alkate Lurdes Idoiagak, eta zinegotzi Ainhoa Galdosek. Lurdes Idoiagak deklaratu egin du eta Ainhoa Galdos lekuko gisa joan da baina ez du deklaratu. Orain, bi alderdiak epaiaren zain daude. "Hilabete barru sententzia
ezagutu arte ez dugu inolako adierazpenik egingo", esan digu Marijo
Altubek.