Postetxe inguruko urbanizazio lanak martxan onean doaz

Mireia Bikuña 2009ko ira. 28a, 13:26
Madrilgo Gobernuaren Estatu Fondotik jasotako diruarekin finantzatutako lanak martxa onean doaz. Egun, postetxearen inguruan egiten diharduten lanak bukatzea falta da. Kanposanturako bideko lanak eta Euskadi Etorbideko irisgarritasun lanak duela aste batzuk bukatu zituzten.

Madrilgo Gobernuak emandako baldintzen arabera, lan guztiak azaroaren 31rako bukatu beharko dituzte. Oñatikoak martxa onean doaz, eta, azken orduko ezustekorik ez badago, epeak beteko dituzte.

Parkea eta jolaslekua

Une honetan, postetxe atzealdean dihardute lanak egiten. Guardia Zibilaren kuartelaren aurrean parkea eta jolaslekua egokituko dituzte. Bestalde, aurrerago, Ibarra aldera doan bidegorria pasako da postetxe atzealdetik.  Gainera, Cegasa aurreko biribilguneko lanak bukatzen dihardute. Lizaur kaletik doazen autoek saihesbiderako bidea har dezakete dagoeneko.

1,9 milioi euro

Kanposanturako bidean hainbat lan egin dituzte; besteak beste, horma eta kanposanturako oinezkoen bidea konpondu eta bizikletendako bidegorria egin dituzte. Aurrerago, kanposantuko bidearen parean jolas-lekua egokituko dute. Gainera, Euskadi Etorbide inguruko oztopo arkitektonikoak kendu dituzte.
Udalak 1,9 milioi euro jasoko ditu Madrilgo Gobernutik lanok egitearren: 720.000 euro postetxeko autobus geltokia berritzeko, 718.000 euro kanposanturako bidea konpontzeko, eta 467.000 euro Euskadi Etorbideko irisgarritasun lanak egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak