Aloña Mendi pilota sailak antolatzen duen txapelketan Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako 48 bikote lehiatuko dira: 23 kadete mailan eta 25 gazte mailan. Ekainean eta uztailean jokatuko dituzte partiduak plazako pilotalekuan martitzenetan, eguaztenetan eta egubakoitzetan, 18:30ean. Eguraldi txarra egiten duenean Zubikoako frontoian jokatuko dute.
Gaurko partiduak
Larrea-Urrutia (Arrasate) Zelaia-Elustondoren (Tolosa) kontra (kadeteak)
Kalleja-Ramos (Gasteiz) Lujanbio-Elortzaren (Hernani) kontra (kadeteak)
Arana-Goitia (Arrasate) Mujika-Galarragaren (Tolosa) kontra (gazteak)
Biharko partiduak
Atxa-Malkorra (Zegama) Maiza-Jauregiren (Andoain) kontra (kadeteak)
Perez-Gardoki (Aretxabaleta) Cruz-Asuabarrenaren (Urretxu) kontra (gazteak)
Hidalgo-Alvarez (Eibar) Mendizabal-Ostolatzaren (Hernani) kontra (gazteak)