Plazako aparkalekua itxi egingo dute eguaztenetik aurrera

Mireia Bikuña 2009ko ekainaren 1a

Corpus jaietako barrakak etzi helduko dira plazara. Hortaz, aparkalekua itxita egongo da ekainaren 15era arte. Bien bitartean, Olaiturriko eta Ibarrako aparkaleku irekiak eta kiroldegiko lur azpiko parkinga erabiltzeko gomendioa egin du Udaltzaingoak.

Prezioak

Maiatzaren 14ko Tokiko Gobernu Batzarrak adostu egin zituen Corpusetarako eta San Migel jaietako barraketako prezioak: bidaia batengatik 1,50 euro ordaindu beharko dute eta sei bidaiarengatik 7,50 euro. Era berean, zehaztu zituzten zein egunetan egongo diren barrakak merkeago: zapatuan, ekainaren 6an, euro baten salduko dituzte bidaia txartelak. Guztira, 12 barraka jarriko dituzte plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak