Plastiko bilketa egingo dute bihar

Mireia Bikuña 2009ko ots. 23a, 17:03
Lau lekutan utz daiteke plastikoa: Zañartu auzoan, Zuazola zubiaren ondoan; Murgia auzoan Asentzio ermitan; Olabarrietako autobus geltokian; eta ETEOko eraikinaren atzealdean. Plastikoak ondo lotuta, gaur 17:00etarako utzi daitezke leku horietan.

Baserri-jardueren eraginez sortzen diren plastikoen bilketarekin bihar hasiko dira. Urtea bukatu aurretik zazpi bilketa egingo dituzte: bihar, martxoaren 24an; maiatzaren 6an; uztailaren 28an; irailaren 22an; azaroaren 24an eta abenduaren 22an.

Plastikoak ondo lotuta utzia beharko dira bilketa aurreko eguneko 17:00etatik aurrera. Siloa estaltzeko plastiko beltza, belar boletan erabiltzen den plastiko beltza, negutegietan eta ortutan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza, eta negutegietako plastiko zuria jasoko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak