Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek apirilaren 4an egingo duten ikuskizunerako sarrerak salgai daude dagoeneko; hain zuzen ere bost eurotan eros daitezke Txantxiku Ikastolako eta kultura etxeko idazkaritzatan. Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek Piratak delako ikuskizuna eskainiko dute Zubikoa kiroldegiko kantxan, 17:00etan, Txantxiku Ikastolaren egunaren baitan.