Pintura lehiaketa egingo dute domekan

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko urr. 3a, 12:48
OÑART arte taldeak antolatu du, Udalaren langutzarekin. Edozeinek hartu dezake parte. Aurkeztutako lanekin erakusketa egingo dute.

OÑART Oñatiko Arte Taldeak ageriko pintura lehiaketa antolatu du, Udalaren laguntzarekin batera. Domekan egingo dute lehiaketa. Goizean 09:00etatik 11:00etara euskarriak markatu egin behar dira OÑARTen egoitzan, Kultura Etxean, eta lanak 13:00etatik 14:00etara aurkeztu behar dira. Edozeinek hartu dezake parte; gaia eta teknikak libreak dira.

Erakusketa
Epaimahaiak domekan bertan emango du bere epaia. Sariak dira:

  • Lehenengo saria: 620 euro
  • Bigarren saria: 390 euro
  • Hirugarren saria: 260 euro
  • Hiru horietan sartu ez den lehenengo oñatiarrarendako: 225 euro
  • Horiez gain lau sari emango dira 16 urtetik beherako partaideen artean

Lehiaketan aurkeztutako lanekin erakusketa egingo dute kultura etxean urriaren 7tik 19ra bitartean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak