Pilak birziklatzeko 28 ontzi marroi jarri dituzte herrian

Mireia Bikuña 2010eko otsailaren 5a

Horietan mota guztietako pilak batzen dituzte; besteak beste, alkalinoak, botoi-pilak eta telefono mugikorretako eta argazki kameren bateria txikiak. Aldiz, ontzi marroietan ezin dira bota, karkasak, tresna elektrikoak, telefono mugikorrak eta horien kargatzaileak, eta pilak eroateko erabiltzen ditugun poltsak. Ontziak jarri dituzte herriko hainbat dendatan, ikastetxetan, osasun zentroan eta udaletxean.

Material toxikoa

Oñatiko ontzi marroietan biltzen dituzten pila guztiak garbigunera eroaten dituzte. Ondoren, Debagoieneko gainerako herrietan batutakoekin, Erandioko Recypilas S.A. enpresara bidaltzen dituzte. Han egiten dute pilak birziklatzeko prozesu osoa. Pilak dituen material toxikoak berreskuratzen dituzte; besteak beste, merkurioa, kadmioa eta beruna. Horrela, hondakin toxiko horien kontrolik gabeko isurketak sahiesten dituzte.
Debagoieneko Mankomunitateko webguneak (www.debagoiena.com) pilak birziklatzearen garrantzia azpimarratzen dute datu batekin: bi gramoko botoi-pila batek 600.000 litro ur kutsa ditzake, pertsona batek bizitzan kontsumi dezakeen ur kantitatearen boskoitza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak