Philippe Menard bihar gaztelekuan

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko ira. 17a, 11:44

Kontzertua 22:30ean hasiko da baina arratsaldean, 18:00etan, saio didaktikoa emango du gazteendako, 'one man band' formula sakontzeko.

17 urtez Tequila talde frantsesean izan ondoren (gitarra eta ahotsa), Philippe Menard-ek bere bideari ekitea erabaki zuen "one man band" formula erabiliz (pertsona bakarrak osaturiko taldea). Berak jotzen ditu gitarra, bateria, ahoko soinua, eta berak egindako instrumentu ezberdinak, eta noski, ahotsaz ere bera arduratzen da. Bere esparru musikal naturala blues-a da, baina esparru horren barruan "one man band" formula jorratu duten musikariak dira bereziki bere eragina (Dr, Isaiah Ross, Jesse Fuller, ...), nahiz eta betiko klasikoen kutsua ere garbi nabari den bere musikan (Rory Gallagher, George Thoroggo, Johnny Winter, Jimmi Hendrix, ...). Zazpi disko eta zuzeneko DVD bat kaleratu ditu guztira Philippe Menard-ek, eta munduko festibal askotan entzun ahal izan da bere musika (Oñatira Japonen izan ondoren etorriko da).

Saio didaktikoa
Kontzertuaz gain, arratsaldean saio didaktiko bat ere emango du gazteentzat, non "one man band" formulan sakonduko duen, gure artean nahiko ezezaguna dena. Horretaz gain, 60 eta 70 hamarkadetako musika, eta bereziki blues-a ere mintzagai izango ditu, bere bizitza musikalean izandako esperientziekin batera.

  • Eguna: irailak 18, egubakoitza
  • Tokia: gaztelekua
  • Saio didaktikoa: 18:00etan. Doan.
  • Kontzertua: 22:30ean. Sarrerak 5 euro balio du

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak