Pertsona bat harrapatu du auto batek Euskadi etorbidean

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko uztailaren 17a

Debagoieneko ospitalera eraman zuten 75 urteko emakumea.

Ibilgailu batek 75 urteko emakume bat harrapatu zuen astelehenean Euskadi etorbidean. Udaltzainek emandako datuen arabera, 19:55ean gertatu zen istripua. Antza, aparkatuta zeuden autoen artetik abiatu zen emakumea errepidera eta zetorren autoaren gidariak ez zuen ikusi, eguzkia ere kontra zuelako. Emakumea Arrasaten dagoen Debagoieneko ospitalera eraman zuten; golpeak eta saihets bat ei zuen apurtuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak