Gutxienez 700 euro
Eusko Jaurlaritzak onartu duen Pentsioak Osatzeko Legearen arabera, pentsio bajuenak jasotzen dituzten herritarrek, pentsioa osatzeko aukera izango dute. Horren harira, gutxienez 700 euro jaso ahalko dituzte hilero, hamabi ordainsari urtean.
Orain arte pertsona askok ez zuten pentsioa osatzeko eskubiderik, beste senide batzuekin bizi zirelako eta guztien diru-sarrerak kontuan hartzen zituztelako. Lege berriarekin gehiagok izango dute aukera pentsioa osatzeko, pentsiodunen errenta bakarrik hartuko dute-eta kontuan.