Pazko-gaubeila jendetsua Arantzazukoa

Miren Manias 2010eko apirilaren 4a

Urtero moduan, Aste Santuetako elizkizuna egin zuten Arantzazun zapatu gauean; Pazko-gaubeila, hain zuzen. Monasterioaren kanpoaldean sua egin eta hura bedeinkatu ondoren, su horrekin kandelak piztu eta elizara sartzen dira.

Euria zela eta, elizkizuna elizaren kanpoaldean bertan egitea izan zen hasierako asmoa. Baina jende ugari hurbildu zela ikusita, eskailerak igo eta monasterioaren kanpoaldean egitea erabaki zuten aterki eta guzti. Elur-maluta txikien mehatxupean, gaueko 21:30an puntuan hasi zuten Pazko-gaubeila.

Besteak beste, Debagoienetik eta Donostiatik etorritako lagun asko bildu ziren Arantzazun Aste Santuetako elizkizuna egiteko. Kandela bana eskuan hartuta eta sua erdigunean, bedeinkapena egin zuten fraide fratziskotarrek. Jarraian, kantuari ekin eta elizaren ateraino jaitsi ziren guztiak. Azkenik, bedeinkatutako suarekin kandela guztiak piztu eta elizara sartu ziren.

Mezarekin eman zioten amaiera aurtengo Pazko-gaubeilari.

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak