Partidu osoan nagusi izanda, garaipena etxean geratu da

Txomin Madina Milikua 2009ko mai. 3a, 23:09
Lehenenego zatia husnako berdinketarekin amaitu bada ere, bigarrenean oñatiarrek egindako bi golekin hiru puntuak Aloñarentzat izan ziren

Kosta zaio gola egitea, baina  Azkoagainen jokatutako partiduan, uneoro ikusi da Aloña Mendiren nagusitasuna  Zumaiakorekiko.

Beroa izan da partiduko protagonistetako bat: negu girora ohituta, jokalariek tenperatura altuagoetara egokitu beharra izan dute-eta. Baina kontuak kontu, azkenean Oñatin geratu dira hiru puntuak.

Golak bigarren zatian

Lehenengo zatian oñatiarrek ezin izan badute euren nagusitasuna goletan erakutsi, bigarren zatiko lehen minutuetan Aloñako Haritzek eta Asier Ugartek egindako golei esker, aurrea hartzea lortu dute. Azken minutuak jokalari bat gutxiagorekin jokatu beharrak ere ez die zumaiarrei lagundu. Azken emaitza, 0-2 izan da.

Garaipena lortuta seigarren jarraitzen dute oñatiarrek eta datorren astean, bigarrena den Hernani izango dute aurkari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak