Parrokiako kapera txikia eraberritzen dihardute

Mireia Bikuña 2009ko aza. 5a, 15:58
San Migel parrokiako koroaren azpian dagoen kapera txikia eraberritzen dihardute azken asteotan. Askotariko lanak egiten dihardute: dagoeneko argindarratu aldatu eta parteka margotu dituzte. Orain, zorua aldatuko dute. LKS enpresak egin zuen eraberritze proiektua eta hark du lanen ardura. Lanek diharduten bitartean, 09:00etako elizkizuna parrokiako Unibertsitateko kaperan egingo dute.

Irail bukaeran hasi zituzten eraberritze lanak, baina une honetan geldi daude. Zorua kendu egin dute, eta lur azpian aztarnaren bat dagoen ikusteko, arkeologoaren bisitaren zain daude. "Foru Aldundikoek esan digute hurrengo astean etorriko dela arkeologoa. Haren ikerketen arabera, lanak atzeratu egin daitezke", esan digu Joxan Larrañaga erretoreak. Aztarna aipagarririk ez badago, lanok hilabete barru bukatuko dituzte; bestela, nahikotxo atzeratuko dira. Oraingoz, argindar instalazioa berritu, foku berriak jarri eta paretak margotu dituzte.
Kapera txikia eraberritzeko lanak parrokiak ordainduko ditu. "Diru dezente da, baina egin beharreko lanak dira. Kapera txikia egunero erabiltzen dugu, eta egoera eskasa zuen: paretak eta berogailuak zikin zeuden, eta argiek indar txikia zuten", dio Larrañagak.
 

Berogailurako diru-bilketa

Negua heldu aurretik, urtero legez, parrokiako berogailurako erregaia ordaintzeko diru-bilketa egingo dute parrokiako arduradunek. Bi modutara egingo dute: alde batetik, bilketa berezia egingo dute azaroren 21ean eta 22an parrokian egingo dituzten elizkizunetan; beste alde batetik, Goi Argi aldizkariarekin batera gutun-azalak banatu dituzte. Horiek parrokiko kutxetan sar daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak