Parrokiako atari nagusiko hormak konpontzen hasi dira

Arritxu Barruso 2008ko urtarrilaren 13a

Parrokiako atari nagusitik Irizar estanko aldera doan horma eraberritzeko lanak egiteko, jarri dituzte dagoeneko aldamioak. Harria garbitu, junta guztiak ireki eta saneatu egingo dituzte.Ondoren, berriro itxi egingo dituzte juntok.

Aurreikuspenak betez gero, eraberritze lanak bi hilabeteren buruan amaituko dituzte. Modu honetara guztiz bukatuta geldituko dira Oñatiko parrokia zaharberritzeko lanak.

 

TEUSA enpresak egingo ditu horma konpontzeko lanak. Parrokiako kanpandorrea, klaustroa eta eliz ataria eraberritzeko lanak egin dituen enpresa berberak.

 

Lan hauek bukatuta, sakristiako lurra eta sistema elektrikoa berritzea da parrokoaren asmoa. Baina hori aurrerago egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak