Oñatiko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 2008an abian jarritako proiektua bukatutzat ematen dute argiztapen berriaren inaugurazioarekin. Helburua parrokiako argiztapena berritzea eta turismoarendako egokitzea zen.
Erretaula nagusira zuzenduta zeuden lau fokuetako intentsitatea jaitsi egin dute. Lehen 300 lux-eko potentzia zegoen erretaulara begira, eta egun 50 lux ingurukoa. Gainera, erretaulako irudi bakoitzari foku bana jarri diote. Bestalde, programa informatikoaren bidez, unean uneko elizkizun eta ospakizunen arabera piztu eta erregulatu ahalko dute parrokiako argien intentsitatea.