Parking publikoak ordaintzekoak izango dira bihartik aurrera

EduMendibil 2008ko uzt. 7a, 14:21
Hamar hilabetez doakoak izan eta gero, bihartik Zubikoa eta Kalegoiena lurrazpiko parkingen erabilera kobratuko du Oñatiko Udalak. Lehen ordu erdia doakoa izango da eta 31. minututik aurrera ordaindu egin beharko da.

Ordubetez aparkatzearren 0,35 euro ordaindu beharko da; ordu eta erdi, 0,75 euro eta bi ordu 1,15 euro. Zubikoako zein Kalegoienako parkingetan minutukako ordainketa aplikatuko da, iazko udan Gipuzkoan indarrean sartutako araudiari jarraituz.

172 toki libre

Zubikoan jendearendako 101 aparkaleku libre daude eta Kalegoienan, aldiz, 71 ibilgailurendako tokia dago. Gauerditik 07:00ak arte itxita izango da, baina ticketarekin edozein ordutan irten ahal izango da parkingetatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak