Pake Lekuko batzorderako bost kide berri aukeratuko dituzte hilaren 14an

Mireia Bikuña 2010eko apirilaren 9a

Urteko Batzar Orokorra Santa Anan egingo dute, lehen deialdia 16:30ean eta bigarrena 17:00etan; eta zazpi hautagaien artean batzorderako kide berriak aukeratuko dituzte.

Pake Lekuko 1.400 bazkideek jaso dute  batzarrerako deialdia eta hautagaien zerrenda gutun bidez. Berez, 1.600 bazkide ditu erretiratuen elkarteak, baina 200 bat 80 urtetik gorakoak dira, eta ez dute urteko kuota ordaintzen. Hortaz, ez dute botoa emateko eskubiderik.

Presidente bera

Urteko batzar orokorra bi zatitan banatuko dute. Lehen zatian 2009ari errepasoa egingo diote; besteak beste, iazko memoria irakurriko dute, eta elkartearen kontuak izan dituen sarrerak eta irteerak azalduko dituzte. Gainera, 2010erako aurrekontua eta helburuak azalduko dituzte.
Bigarren zatian, zuzendaritza batzordea berrituko dute. 14 kidek osatzen dute batzordea, eta bosteri erreleboa hartzeko ordua heldu zaie. Euren lekukoa hartzeko zazpi hautagai ditu zuzendaritzak, eta batzarrean parte hartzen dutenek bost aukeratu beharko dituzte.
Pake Lekuko presidentea ez dute aldatuko, eta beste urtebetez Ana Mari Zumaldek beteko du kargu hori.

Hitzaldia

Bestalde, hilaren 13an hitzaldia egingo dute erretiratuen elkartean 17:00etan. Nagusilanen laguntzarekin afektibitatearen eta sexualitatearen gainean egingo dute berba. Hitzaldia gazteleraz egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak