Pailazoen ikuskizuna
Aratuste-martitzeneko ekitaldia umeendako ikuskizunarekin hasiko dute. Hain justu ere, Kiki, Koko eta Moko pailazoek Txintxilintxin, bakea egin ikuskizuna egingo dute kiroldegian 18:30ean txorimaloak eta buruhandiak irtengo dira Santa Ana antzokitik eta kalerik kale ibiliko dira txikienen gozamenerako. Bestalde, Debagoieneko IV. Jardunaldi Gastronomikoen aurkezpena egingo dute plazan. Bailarako hainbat jatetxeek prestatutako txerri produktuekin egindako pintxoak banatuko dituzte –txistorra, odolki nahaskia eta hirugiharra–; pintxoa eta ardo tragoa, euro baten truke.
Disko festa
Aratuste-martitzena girotzeko disko festa egingo dute plazako kioskoan, eta askotariko musika jarriko dute. Jaia bi zatitan egingo dute: hain zuzen ere, 20:00etatik 21:30era eta 23:00etatik 00:30era.