Pablo Mezzelanik gazteak liluratuta utzi zituen barikuan

Mirian Biteri 2009ko azaroaren 29a

Arrakasta itzela izan zuen barikuan, Oñatiko gaztelekuko topalekuan, Pablo Mezzelani argentinarrak eskainitako musika saio didaktikoak. Mundu osoan zehar batutako instrumentu etnikoen gaineko azalpenak adi entzun zituzten 50 eta 60 gazte artean.

Ordu eta erdiko saioan, 50 bat instrumentu erakutsi zizkien, irudiez lagunduta; tartean Euskal Herrikoak ere, hala nola, txistua edo muxugitarra. Horrez gain, antzekoak diren tresnen arteko aldeen gaineko azalpenak ere eman zizkien. Saioa amaitzean, instrumentuak gertutik ikusteko aukera izan zuten gazteek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak