Otsailerako hainbat mintegi KZgunean

Mireia Bikuña 2008ko ots. 12a, 09:50

Kultura etxean dagoen KZguneak hainbat mintegi eta ikastaro bat iragartzen ditu otsailerako. Mintegiak egun bakarrekoak dira,eta ordu batekoak, bikoak eta laukoak, gaiaren arabera. Era berean, ikastaroa 20 ordukoa izango da.

Hamar eguneko ikastaroa

Interneteko oinarrizko ezagutzak dituztenendako gai zehatz batzuen inguruko mintegiak iragartzen ditu KZguneak. Beheko taulan daude otsailerako iragartzen direnak, egun eta orduarekin. Bestalde, Interneti buruzko xehetasunak ezagutzeko 20 orduko ikastaroa emango da otsailaren 18tik 29ra. Ordenagailua ezagutu eta nabigatu eta posta elektronikoa erabiltzen ikasteko aukera egongo da, besteak beste. Hamar egunetan zehar emango den ikastaroa goizez izango da, 09:00etatik 11:00etara. Mintegietarako eta ikastarorako izena aldez aurretik ematea aholkatzen du KZguneko tutore Izaskun Hernandok."Aurretik komeni zaigu jakitea zenbat lagunek parte hartuko duten, gutxi egonez gero ikastaroa bertan behera geratzen da-eta". Izena emateko hauxe da KZgunearen ordutegia: aste barruan 09:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:30era.

KZguneko mintegiak, otsailean

Ikastaroa Eguna Ordutegia
Enplegu bat sortu
Otsailaren 15ean
11:00-13:00
Sinadura elektronikoa
Otsailaren 18an
18:30-19:30
Sinadura elektronikoa
Otsailaren 27an
16:30-17:30
Irudi digitalen tratamendua
Otsailaren 25ean eta 28an
11:00-13:00
Bat-bateko mezularitza
Otsailaren 21ean eta 22an
18:30-20:30
Osasun txartel elektronikoa ezagutu
Otsailaren 18an
19:30-20:30
Osasun txartel elektronikoa ezagutu
Otsailaren 27an
17:30-18:30
Euskal Estatistika Erakundea
Otsailaren 14an
9:00-11:00
Bidaiari gisa, zure eskubideak
Otsailaren 19an
18:30-20:30
Komunikatu posta elektronikoz
Otsailaren 13an
9:00-11:00

 

Beste aukera batzuk

Ikastaroez gain KZgunean nabigatzeko aukera dago. "Nabigazio gelan zazpi ordenagailu ditugu, eta jendea batez ere arratsaldetan etortzen da. Bestalde, prestakuntza gelan, ikastaroetarako, hamar ordenagailu ditugu", diosku Izaskun Hernandok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak