Otsailaren 7an egingo dute ehiza xehearen txapelketa Zambranan

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko urtarrilaren 13a

Pago Usok urtero antolatzen duen txapelketa horretan parte hartzeko, elkartean edo Alzu dendan eman behar da izena urtarrilean.

Otsailaren 7an izango da Pago Usok antolatutako Oñatiko ehiza xehearen txapelketa. Zambranako El Castillo izeneko kotoan egingo dute.

Parte hartzeko, elkartean bertan edo Alzun eman behar da izena:

  • Egunak: Urtarrillak 26, 27, 28 eta 29
  • Prezioa: 35 euro bazkideek eta 40 euro gainerakoek
Baldintzak
  • Dokumentazioa egunean izatea
  • Federazioko txartela
  • Txaleko distiratsua
  • Txakur batekin bakarrik egin ahal izango da ehizan

Txapelketa 09:00etan hasiko da eta 13:00etan bukatu.


 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak