Otadui Zuhaztian eman barik dauden etxe tasatuak sustatzaileen esku utziko dituzte

Mireia Bikuña 2008ko azaroaren 7a

Hain zuzen ere, Sanmartinalde S.L eta Aikia S.L enpresek hartuko dute saldu bariko etxe tasatuen kargua (Urbieta gunean 17 etxe, eta Kurtiderixa gunean, 12 etxe).

Prezio eta baldintza berberak

Dena den, udal etxebizitza tasatuak arautzeko udal ordenantzaren bigarren xedapenak dioen moduan, sustatzaileek euren kontura salduko dituzte etxeak, eta Udalak aurretik onartutako prezio eta baldintzetan egingo dute. Gainera, eskatzaileak Udalak zehaztutako baldintzak bete beharko ditu; besteak beste, diru-sarrerak hartuko dituzte kontuan. Sustatzaileak salmenta egin aurretik baimena eskatu beharko dio Udalari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak