Oso aurreratuta daude Errekalde eraberritzeko lanak

Miren Manias 2010ko abu. 18a, 16:46
Moiua kaleko bidegurutzeko ezkerreko espaloitik hasita, oinezkoentzako espaloia dezente zabalagoa da orain eta auzotarrak erosoago ibili daitezke inguru horretan. Matea dendako eta Herri Eskolako sarrerak ere bereziki hobetuta daude.

Oraindik baina jo eta su dabiltza obretan langileak eta lanak amaitu bitartean oztoporen bat edo beste egongo da oinezkoentzat. Orokorrean, poztasuna agertu dute Errekaldeko auzolagunek, baina askotariko iritziak eragin dute lanok.

Auzoko bizilagunek ere azaldu digute autoak lehen baino gehiagotan sartzen dituztela garajeetan langileei ahalik eta kalte gutxien egiteko, eta horren eragina onerako sumatu dutela.


Guztira, 1.169.000 euro erabiliko dituzte auzoa zeharkatzen duen errepidea eta ingurua hobetzeko, oztopo arkitektonikoak kentzeko, autoen abiadura moteltzeko eta oinezkoendako bideak hobetzeko, besteak beste. Aurreikuspenen arabera, azaroaren 30ean amaituko dituzte guztiz auzoa eraberritzeko lanak.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak