Oskorrik eta Oñatiko bandak, hilaren 18an, kontzetua egingo dute

Arritxu Barruso 2008ko uztailaren 6a

Oskorrik 35. urteurrena ospatzeko Oskorri Banda band diskoa kaleratu zuen 2007ko ekainean. Ordutik diskoa herririk herri aurkezten dihardute udalerri horietako udal bandekin batera. Uztailaren 18an Oñatiren txanda izango da.

Oskorri Banda band diskoa 14 abestik osatzen dute eta tartean dira Furra-furra abesti famatua, Desertorea edo umeen kantuekin egindako popurria.


Oñatiko Udal Banda Korpusti jaien ostean hasi zen entseatzen. Orain arte, bakarrik jardun dute kontzertua prestatzen, baina, hilaren 16an Oskorri taldearekin entseatuko dute. Sarrerak 10 euroren truke daude salgai kultura etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak