Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak Arantzazuko Gandiaga zentroan jardunaldiak egingo ditu ekainaren 4an eta 5ean.

Ander Monedero 2010eko urtarrilaren 29a

Aurtengo jardunaldien gaia Emakumea eta Osasuna da eta bertan minbizia eta osteoporosia bezalako gaien inguruan hitz egingo dute.

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea osasun arloan euskararen normalizazioaren alde lan egiten duen erakundea da. Osakidetzako zein zentro pribatuetako sendagileek eta erizainek; eta unibertsitateko irakasle eta ikasleek osatzen dute elkartea, guztira 600 pertsona baino gehiagok.

Aurten, elkarteko Debagoieneko kideei tokatu zaie urteroko jardunaldiak antolatzea eta beraiek aukeratu duten gaia "Emakumea eta Osasungoa" da. 

Baina jardunaldi hauetan gaitzetaz hitz egiteaz aparte, ekintza desberdinak antolatzen dituzte: ahozko komunikazioari buruzko tailerra, erakusketa eta poster lehiaketa antolatuko dituzte besteak beste.

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak urtero hainbat lan egiten ditu medikuntzaren arlo desberdinak euskaraz jorratzeko. Euskarazko argitalpenak plazaratzen ditu eta Osatuz Osakidetzaren aldizkarian parte hartzen du adibidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak