Orkatzategiko hegaztiak ikusiko dituzte lehen natur ibilbidean

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko uztailaren 5a

Komeni da izena turismo bulegoan ematea; batzuk eman dute abuztuko irteeretara joateko. Ibilbideak egun erdikoak eta errazak dira; Arrikrutzeko aparkalekutik abiatuko dira denak.

Orkatzategiko hegazti kolonia ikusteko irteera egingo dute zapatuan. Horixe izango da aurtengo udarako prestatu dituzten natur ibilbideetan lehena. Aurten ere, natur irteerak prestatu dituzte natur eskolak eta turismo bulegoak uztailerako eta abuzturako. Guztira sei natur ibilbide antolatu dituzte baina irteerak gehiago dira, ibilbide batzuk bi aldiz egingo dituzte eta.
 
Arrikrutzetik
Lehenengo irteera zapatuan egingo dute, Orkatzategiko hegazti kolonia ikustera. Lau orduko ibilbide erraza da eta saiak, belatzak eta beste hegazti batzuk ikusi ahal izango dira. Iturrigorriko basoa, uraren ibilbidea, kobazuloak eta mendiko larreak eta artzaintza dira antolatu dituzten beste ibilbide batzuk. Irteera horietara jateko, komeni da izena ematea turismo bulegoan; batzuk, dagoeneko, apuntatu dira abuztuan egingo dituzten irteeretan parte hartzeko.
 
Irteera guztiak egun erdikoak dira eta ez dute zailtasunik. Bost euro da salneurria baina umeendako prezio bereziak daude. Irteera denak Arrikrutzeko aparkalekutik abiatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak