Oraindik ez dira ordaindu behar lurpeko bi aparkalekuak

Mireia Bikuña 2008ko urtarrilaren 15a

Gaur zen, hasiera batean, Kalegoiena eta kiroldegiko lurrazpiko parking publikoak ordaintzen hasteko eguna. Bada, segurtasuna bermatzen duen sistemarekin arazoak daude, eta, momentuz, bi parkingak doan izaten jarraituko dute. Udal arduradunen ustez arazoa "aste honetan" bertan konpondu daiteke.

Lurpeko bi aparkaleku publikoetan dauden 172 plazetan autoa uztearren, lehen ordu erdia doakoa izango da. Hortaz, 31. minututik ordainduko da egonaldia, minutuko 0,0133 euro. Bosgarren ordutik aurrera, minutua garestiagoa izango da, 0,0167 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak