Oñatzeko dantzariek hasiko dituzte Oñatiko Corpus jaiak

Mireia Bikuña 2009ko eka. 12a, 10:57
Dena gertu dute Oñatin Corpus eguneko aste bukaerari hasiera emateko. Goizean goiz hasi dira Oñatz dantza taldekoak herriko kaleak girotzen. Arratsaldean aldiz, 17:30etik 17:00etara, ikastetxetik ikastetxera ibiliko dira.

Arratsaldetik aurrera ekitaldiak ugaritu egingo dira. Gaur Dani Perezek bakarrizketak eskainiko ditu Santa Ana antzokian, 22:30ean.
Bihar kirola egiteko eta ikusteko eguna izango da. 12:00etan gaztetxoenek korrika egiteko aukera izango dute Kale Barrian eta Atzeko kalen zehaztutako zirkuituan. 19:00etan VII. nazioarteko Oñatiko herri lasterketa egingo dute herriko kaleetan.
Umeendako antzezlana egingo du Txalo taldeak Santa Ana antzokian 17:00etan, eta Oihan Vega Gaztea irratiko esatariak disko festa egingo du 20:00etatik 21:00etara eta 23:00etatik 01:00etara arte.

Prozesioa domekan

Domeka izango da egun handia. Meza nagusiaren ondoren prozesioa hasiko dute. 15 pausuak, apostoluak, palioa, Jesus eta San Migel ibiliko dira kalerik kale Oñatz dantza taldeko dantzarien kriskitinen doinuarekin.
Hirugarren urtez jarraian Juan Antonio Agirianok irudikatuko du San Migel. Prozesioa plazan bukatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak