Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oñatiko Turismo eta Garapen Agentziak herriko historia eta arteari buruzko DVD berria argitaratu du. Orain arte salgai zegoenarekin alderatuta berrikuntzak ditu; hain zuzen ere, Arrikrutzeko irudiak sartu dituzte. Dagoeneko salgai jarri dute DVDa Turismo Bulegoan hamar eurotan: astelehenetik barikura 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; eta zapatu eta domekatan, 11:00etatik 14:00etara.