LXIII Debarroko Pilota Txapelketa Aloña Mendi elkarteko pilota sailak antolatuko du. Maila ezberdinetan jokatzen den binakako txapelketa otsail bukaeran hasiko dute, eta final handiak ekainaren 5ean jokatuko dituzte.
herri ezberdinetakoak
Debarroko txapelketa hiru mailetako pilotariek jokatzen dute: kadeteak, gazteak eta seniorrak. Binaka jokatzen dute, eta norbere herria ordezkatzen dute.
Kadete mailan zortzi bikote lehiatuko dira; hain zuzen ere, Aretxabaleta, Eskoriatza, Eibar, Arrasateko A, Bergara B, Bergara A, Arrasateko B eta Lagunak. Aldiz, gazte mailan bost bikotek jokatuko dute: Aretxabaleta, Bergara, Eskoriatza, Arrasateko A eta Arrasateko B bikoteak. Azkenik, nagusien mailan zortzi lehiatuko dira: Lagunak B, Oskarbi, Lagunak A, Aretxabaleta, Arrasateko, Bergara, Eskoriatza eta Eibar.
Ligaxka modura
Lehen fasea ligaxka modura jokatuko dute, alegia, bikote guztiak elkarren kontra. Maila bakoitzeko lau bikote onenak finalerdietarako sailkatu dira, eta irabazleek finalerako txartela lortuko dute. Hiru finalak ekainaren 5ean jokatuko dituzte Zubikoa kiroldegian.
Otsailaren 28an hasiko dute txapelketa gazte mailako bikoteek. Kadeteak eta seniorrak martxoaren 7an hasiko dira.