Oñatin ere ikus daiteke GOITB Lurreko Telebista Digitalean

Usoa Agirre 2010ko mar. 26a, 12:54
Oñatin, azken bi egunotan aritu dira Belarreko antenan egokitzapenak egiten. Hala, gaurtik aurrera ikus daitek Oñatin ere GOITB LTDan.

52. kanala

Lurreko Telebista Digitala ikusi ahal izateko eta deskodetzailea izanez gero 52. kanalean sintonizatu behar da Goiena Telebista. Sintonizatzeko probak egin eta Goiena Telebista aurkitzen ez bada tekniko batekin ipini beharko da harremanetan, arazoa konpon dezan, eta antenan beharrezko egokitzapenak egin ditzan.

Astebete barru edo digitalean ikusi ahalko da Goiena Antzuolan eta Elgetan ere.

Hiru herri falta dira

Helburua da prozesua ahalik eta azkarren bukatzea eta Goiena Telebista laster Debagoiena osoan Lurreko Telebista Digitalaren bitartez ikustea. Seinale digitala jasotzeko falta diren herriak dira: Elgeta, Antzuola eta Aramaio.

Euskalteleko bezeroek orain arte bezala jarraituko dute GOITB ikusten. Ez dute ezer egin behar euren etxeetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak