Oñatiko udalak laguntzak banatuko ditu merkatarien artean, abuztuan zabal dezazen. BIDEOA

Txomin Madina Milikua 2008ko uzt. 23a, 20:06
Abuztuan herria nahiko hilda egoten dela-eta denda, jatetxe eta tabernak irekitzea bultzatu asmoz, Oñatiko udalak diru laguntzak banatuko ditu abuztuan ateak irekiko dituzten komertzioen artean. Lourdes Idoiaga alkateak esan duenez, neurri honekin herrira datozen turistei eta herrian geratzen diren oñatiarrei behar bezalako zerbitzuak eskaini gura dira.

Askotan entzuten da gure herrietan abuztuan ez dela ezer egoten, dena itxita dagoela eta herriak hilda bezala geratzen direla. Horrek, gainera, turismoa bultzatu nahi duen Oñati moduko herri baten kontraesankorra dirudi.

Egoera honen aurrean, Oñatiko udalean abuztuan komertzioa bultzatzeko kanpaina berezia jarri dute martxan. Batetik turismoa bultzatu guran, baina alkateak aderazi duenez, batez ere herritarrei zerbitzuak esakaintze aldera.

600 euroko laguntza

Txanda, herriko dendarien elkartekoekin hainbat bilera egin dituzte, ekimen hau garatzeko. Hainbat aukera aztertu ostean, erabaki dute 600 banatzea abuztuan bi aste jarraian irekitzea erabakitzen dutenen artean. Diru laguntza jasotzeko baldintza da abuztuan bi astez jarraian zabaltzea, goiz eta arratsaldez.

Idoiagak esan duenez, lehen aldia izanda, aurten froga egingo dute, eta datorren urtean beste aukera batzuk lantzea ez dute baztertzen.

Ekimen berritzailea izanik, interes handia piztu du hedabideetan eta beste hainbat herritan ere. Alkatearen hitzetan, merkatari txikien aldeko apustua izan da.

Gustura daude udalean momentuz izan duen erantzunarekin, izan ere, dagoeneko 50 negozio inguruk eman du izena. Oñatiko merkatari, tabernari eta ostalariek, bihar arteko, uztailak 24, epea dute izena emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak