Oñatiko saihesbideko errepidea konponduko dute

Usoa Agirre 2009ko api. 1a, 19:34
Gipuzkoako Foru Aldundiak aurten milioi eta erdi euro inbertituko ditu GI-2630 errepidearen zorua berritu eta konpontzeko Oñatin. Diputatuen Kontseiluak ontzat eman ditu enkantera ateratzea GI-2630 errepideko 13,130 (Olabarrieta) eta 17,910 (saihesbidea, osasun zentro ondotik pasatzen den gunea) kilometro puntuen artean zoruaren egitura birgaitzeko lanak. Lanok 1.532.000 euroko aurrekontua dute eta bost hilabetean egiteko epea.

Proiektuaren arabera, berrikuntza GI-2630 errepideko 13 eta 17 kilometro puntuen arteko lau zatitan egingo da, guztira 3,5 kilometro hartuta. Lan horietan, bidezoruaren egitura birgaitu eta betun nahasketa beroko bi geruza zabalduko dira, eta gainera drainatze sarea hobetzeko hormigoizko areka egingo da tarte batzuetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak