Oñatiko Pastoral Barrutiaren inaugurazioa egingo dute zapatuan

Mireia Bikuña 2009ko otsailaren 5a

Jose Mari Uriarte gotzainak izendatuko ditu Pastoral Barrutiko ordezkariak 19:00etan parrokian egingo duten meza nagusian. Ospakizun inportantea da eta herritar guztiak gonbidatu gura ditu Joxan Larrañaga parrokoak.

Hainbat partaide ditu Pastoral Barrutiak; hain zuzen ere, herriko hiru parrokietako ordezkariek (Mikel Deuna, Urrexola eta Araotz); Bidaurretako eta Agustindarretako kideek; hiru monasterioetako arduradunek; Elkar Hezi kristau eskolako kideek; eta auzoetako kristau elkarteetako ordezkariek.

Helburu nagusia da: sinismenaren egoera berri baten aurrean, erantzun berriak eman ahal izateko lana egitea. Alegia, ebanjelioa zabaltzeko bide berriak topatu behar dituzte. Batez ere, laikoen  presentzia indartu behar dute, horretarako behar duten laguntza emanez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak