Domina edo garaikurra
Hogeita bost aldiz odola ematearren, domina eta diploma jaso zuten Iñaki Barrenak, David Blazquezek, Miguel Angel Etxeberriak, Jesus Legorburuk, Jesu Marquinezek, Jon Murguzurrek, Mertxe Odriozolak eta Mirari Zubiak.
Halaber, garaikurra jaso zuten odola 40 aldiz eman duten emakumeek eta odola 50 aldiz eman dute gizonezkoek. Hala, Ana Mari Lazkanok, Maria Pilar Regueirok, Florencio Agirrebaltzategik eta Jose Zubeldiak jaso zuten omenaldia.