Oñatiko Lege Soziologia Institutuak eta Zuazola-Larraña Institutuak hitzarmena sinatu dute

Miren Arregi Amasorrain 2009ko mar. 10a, 15:23
Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Institutuak eta Zuazola-Larraña Institutuak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute Oñatiko Unibertsitatean. Bi erakundetako ikasleen arteko informazio trukaketa, eta eleaniztasunaren eta kulturartekotasunaren trukatzea dira hitzarmenaren oinarri. Orain artean ere bi erakundeen arteko elkarlana existitu bada ere, orain eman diote forma elkarlan horri ofizial eginaz.

Beti izan dute harremana Oñatiko Lege Soziologia insitutuko eta Zuazola-Larraña institutuetako irakasle, ikasle, zuzendari zein gainontzeko langileek. Lege Soziologikorako institutua Oñatiko Unibertsitatean dago eta Zuazola-Larraña institutua berriz, Unibertsitate zaharraren kontran. Egoitzen hurbiltasun hori aspaldi hasi zen ikasle eta irakasleen arteko elkarlan bati bide ematen, baina, elkartrukatze horri forma eman eta ofizial egin, hitzarmen honekin egin dute.

Garapen Kulturala eta hizkuntza garapena dira batez ere, elkarlan horren oinarri. Kontutan izan behar da, Lege soziologia Insititutuan ari diren ikasleak kanpotarrak direla eta kultur aniztasun hori aprobetxatu eta etekina ateratzea garrantzitsua dela. Hori horrela, nazioarteko herrialdeetatik datozen ikasleek, euren esperientziak, euren kultura eta hizkuntza elkartrukatuko dituzte Larraña insitutuko ikasleekin. Trukean, nola ez, Euskal Herriko errealitatea, kultura eta hizkuntza transmititzea Zuazola Larraña institutukoen lana izango da. Esandako moduan, helburu nagusia, garapen kulturala eta hizkuntza garapena.

Hitzarmen guztietatik bezala, bi aldeak aterako dira indartuta. Elkartruke kulturala eta linguistikoa oinarri, bestelakoei bide emango die hitzarmenak.

Hitzarmena sinatu dute, Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko erakundeko zuzendari Carlos Lista argetinarrak eta Zuazola-Larraña institutuko zuzendari Kepa Altubek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak