Oñatiko Laixan euskara elkarteak eten egingo du bere jarduera

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko urr. 1a, 15:47
Ez da desagertuko, bazkideek batzarrean onartu bezala, elkartea 'stand by' egoeran mantenduko dute. Estatutuak 2007ko lege berrira egokituko dituzte hemendik eta abendura, eta gero lozorroan geldituko da elkartea. Lozorroan baten batek erreleboa hartzeko interesa agertu arte.

"Jendea ez dago lanerako gertu, eta duela bi urte ekintza ezberdinak antolatzeko lantaldeak osatu baziren ere ez dute ondo funtzionatu". Laixan elkarteko egungo arduradunen hitzak dira. Azaro amaieran ez ohiko azken batzarra egingo dute bazkideek. Estatutuen aldaketa onartuko dute bertan. Hortik aurrera eten egingo da Laixanen jarduna. Bazkideen zerrenda mantendu egingo da, baina ez zaie kuotarik pasako, eta elkarteak ez ditu urteroko dirulaguntzak eskatuko.

Estatutuak berrituko dituzte

Ez da gaurko kontua. Laixanetik aspaldi jakinarazi zuten jendea falta zela lanerako eta elkartearen etorkizuna kolokan zegoela. Elkartea bera betiko ixtea mahai gainean izan duten proposamena izan da. Azkenean, ez dela erabakirik egokiena adostu dute eta erdibideko neurria hartu dute. Hori bai, bazkideek gutxienez urtean behin elkartzeko saiakera egingo dute afari bat edo antolatuz.

     Elkarteak aurrera eramaten zituen ekintzak herriko beste talde batzuei bideratu zaizkie, San Migel jaietako paella jana eta balkoitik balkoira bertso saioa esaterako. Beste ekintza batzuk, aldiz desagertu egin dira, Arrasate-Oñati lasterketa kasu.

     Laixanen aspaldi honetan egon den beste hausnarketa bat da euskara elkarte baten egitekoen artean ote dagoen orain arte antolatutako kultura eta kirol ekintza guztiak antolatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak