Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Osoko bilkuren aretoan egingo dute sari banaketa 19:00etan. Mari Sol Ramos eta Sergio Gartzia korrikalariek, Xabier Arnaiz ziklistak, Iñigo Biain saskibaloi jokalariak eta Xabier Gartzia karatekariak jasoko dituzte barkarkako sariak. Entrenatzaile moduan egindako lanarengatik Gorka Judezek jasoko du saria, eta lasterketak antolatzen egindako lanarengatik sari berezia jasoko du Antxintxiketan Kirol Elkarteak. Taldekako kirol saria hutsik geratu da, eta kirolaren alde egindako lanarengatik Jose Luis Agirrek sarituko dute.