Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
"Grabaketa Historikoak" izenburuarekin, 1963an eta 1964an egindako grabaketa batzuk batu dituzte lan berrian, tartean, Jose Mari Arzuaga zuzendari zutela grabatutakoak. Joan den zapatuan aurkeztu zuten lan hori, Jose Mari Arzuagaren omenez egin zuten elizkizunean. Irrintzi Otxoteko kide da Jose Antonio Villar arrasatearra eta Arrasate Irratian kontatu duen moduan, “oso elizkizun hunkigarria” izan zen zapatukoa. Segidan duzue elkarrizketa osoa entzungai.