Eguraldiak ez bazuen lagundu ere, partaidetza handia izan zen Oñatiko hiru ikastetxeek antolatutako jardueretan.
Txantxiku Ikastola
Goizean goizetik, Txantxiku Ikastolako umeek ekintza askotan hartu zuten parte. Zubikoa Kiroldegian batu ziren, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako umeak. Besteak beste, eskulanak, Argixo Iratxoaren marrazkiak, edota dantza saioak trikitilariekin egin zituzten. DBHko ikasleek ipuin kontaketa saioa ere egin zuten. Arratsaldean gaztelekuan elkartu ziren TTAK ikasleen euskara taldeak antolatutako jaialdian. 18:15ean, berriz, Gurasoen Euskara Taldeak antolatuta, kantu saioa egin zuten.
Elkar Hezi ikastetxea
Guztira, 380 bat umek hartu zuen parte Elkar Hezik antolatutako ekintzatan. Goizean, marrazkiak eta jokoak egin zituzten. Arratsaldean, berriz, areto nagusian bildu ziren ikasleak eta dantza eta abesti euskaldunak abestu zituzten. Gainera, euskararen aldeko manifestua ere irakurri zuten. Ondoren, herri kirolak egin zituzten eta Aizu gaur euskararen eguna da lema zeramaten txartelak banatu. Gainera, hilaren 6an, Durangoko azokara joateko autobusa antolatu dute guraso zein ikasleentzat. 09:15ean irtengo da Santa Marina plazatik. Hala, azokako literatura aretoan ekintzak egingo dituzte ikasleek.
Errekalde Herri eskola
Goiz-goizetik Haur Hezkuntzako umeak marrazkiak eta jolasak egin zituzten. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek herri kirolak ere egin zituzten. Hirugarren ziklokoek, berriz, rally kulturala egin zuten herriko alde zaharrean herriko kulturarekin lotutako galderekin. Ondoren, ikasleek prestatutako bertso saioa eta abestiekin gozatu zuten.