Oñatiko gazte batzuk ETB1en agertuko dira

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko irailaren 14a

Astelehenean agertuko dira Sut & Blai programan, 18:45ean.

Oñatiko gazteekin grabatu zuen programa bat ETB1eko Sut & Blai programako lantaldeak. Gaztelekuan, bertso eskolako gazteekin eta Malenkonia taldekoekin grabatu zituzten elkarrizketak eta irudiak ETBkoek. Ekainaren 20an grabatu zuten programa eta datorren astelehenean, irailak 17, emitituko dute, 18:45ean. Egubakoitzean, 21ean, errepikatu egingo dute.
 
Sut & Blai gazteekin eta gazteendako programa da. Herri jakin bateko gazteek herria nolakoa iruditzen zaien eta zer egiten duten kontatzen dute. Astelehenean Oñatiko gazteek Oñatiri buruz duten iritzia ikusi eta entzungo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak