Oñatiko gau-gurtzaileen taldeak mendeurrena ospatuko du bihar

Mireia Bikuña 2010eko irailaren 10a

Ekitaldi potoloena bihar ospatuko dute. 20:30ean Agustindarren elizan elkartuko dira gau-gurtzaile taldetako ordezkari guztiak euren banderekin. Jarraian prozesioa egingo dute parrokiara. 22:00etan ekitaldi nagusia egingo dute. Bezperak egingo dituzte, eta Munilla gotzainak meza ospatuko du. Parrokiako klaustroan prozesioa egingo dute, eta amaitzeko bedeinkapen ekitaldia egingo dute.

Hiru gaubeila berezi

Gau-gurtzaileen taldea Aita Daniel Baertelek sortu zuen. 1909an egin zuen lehen deialdia Santa Ana komentuan. 1910eko abuztuaren 14tik 15erako gauean inauguratu zuten taldea. Ordutik, hilean behin elkartzen dira parrokian Kristori gau-gurtza egiteko. Sakristiako kaperan elkartzen dira, eta kantu, otoitz eta irakurgaiekin gurtza egiten dute 22:00etatik 00:00etara arte.
Gainera, urtean hiru gaubeila berezi egiten dituzte: Eguen-Santu egunean, Corpus bezperan eta Domu Santu egunean. 1960. hamarkadan Aizkorriko ermitan egin izan zituzten ekitalditadi batzuk.
Oñatin, egun, 29 lagunek dihardute gau-gurtzaileen taldean aktiboki parte hartzen. Baina, urteroko kuota ordaintzen duten ohorezko 200 bazkide dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak