Abenduaren 19an eta 20an abestuko dute Oñatiko Ganbara abesbatzakoek Donostiako Victoria Eugenian Händel-en Mesias lana.
Kataluniako La Caixa fundazioak antolatutako "Kontzertu partehartzaileak" delako egitasmoa estatu mailan antolatzen den ziklo bat da, eta orkesta eta solista profesionalekin batera kantuan egiteko aukera eskaintzen die La Caixak kantazaleei.
Gipuzkoan lehen aldiz egin da, eta antolatzaileek abesbatza kontrastatuekin egin nahi izan dute. Horrela, La Risonanza orkestarekin eta Roberta Invernizzi, Xabier Sabata, Makoto Sakurada eta Fulvio Bettini solistekin batera kantuan egiteko aukera izango dute Oñatiko Ganbara Abesbatzakoek.
Oñatiarrekin batera beste bost abesbatzetako kideak izango dira Victoria Eugenian: Capilla Peñaflorida, Santa Cecilia, Hodeiertz, Loinatz eta Oroith, Fabio Bonizzoni zuzendari dutelarik.