Oñatiko emakume bati kartzela zigorra ezarri diote etxekoei min egiteagatik

Iker Barandiaran 2010ko urt. 11a, 11:18
Donostiako Auzitegiak Oñatiko 50 urteko emakume bat zigortu berri du gutxienez lau urtetan modu jarraian gurasoei eta bere ahizpari tratu txarrak eman eta haiek jo izanagatik. Hala, urte erdiko kartzela zigorra egotzi diote eta akusatuak ahizpari 300 euroko kalte-ordaina eman beharko dio lehenbailehen. Horrez gain, epaian zehaztu dute inkulpatuak galarazita izango duela lau urtetan gurasoengana eta ahizparengana hurbiltzea; ezinezkoa izango du.

2004 eta 2007 bitartean

Epaiak zehaztu duenaren arabera, gertaerak 2004 eta 2007 bitartean eman ziren familiaren etxean, Oñatin; eta salaketak jaso izan ostean, epaitegiek biktimen aldeko babes neurriak hartzea erabaki zuten, familiakoei laguntzeko. Ez hori bakarrik: gertaera horien argitzea epaileen esku gelditu zen. Ordura arte, 2007ra arte, aipatutako emakumeak luzaroan familiakoak iraindu eta mehatxatu egin zituen; are gehiago, epaiaren esanetan, zenbait kasutan familiakoei eraso fisikoak egin zizkien, haiei kalteak sortaraziz.

Zigorra onartu du

Epaiketak iraun zuen bitartean eta baita horren bukaeran ere, akusatuak berak fiskalak aurreikusitako delitua onartu egin zuen: luzaroan etxekoei tratu txar fisiko eta psikikoak eragin izana, hain zuzen ere; eta hori da aintzat hartu dutena. Hortaz, epaileak akusatuari urte erdiko kartzela zigorra betetzera eta 14 egun bakoitzeko aurkitze iraunkorrean egotera (hau da, bitarte horretan epaitegira sinatzera joan behar izatea) derrigortu du emakumea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak