Oñatiko XVII. duatloia martxoaren 15ean jokatuko da. Aurreko urteekin alderatuta ez dago berrikuntzarik. Hala, 16:00etan hasita parte hartzaileek, lehen lehenik, zortzi kilometro egin beharko dituzte korrika. Ondoren, boxean bizikletak hartuta, 42 kilometro bete beharko dituzte. Bukatzeko, herriko kaleetan beste lau kilometro egingo dituzte korrika.
Helmuga, plazan
Duatloiaren irteera eta helmuga tokiak plazan egongo dira. Era berean, zapatillak kendu eta bizikleta hartzeko gunea ere plazan kokatuko da. Iaz, Mikel Elgezabal eta Virginia Berasategi izan ziren azkarrenak.