Oñatiko danbor joleak gonbidatu ditu Azpeitiak

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko urt. 16a, 16:15
Aurten 50 urte egiten ditu Azpeitiako danborradak eta ekitaldi berezi bat egin dute asteburuan. Gipuzkoako hainbat danborrada gonbidatu ditu, tartean Oñatikoa.

Azpeitiako danborradak 50 urte egiten ditu aurten. Hori ospatzeko ekitaldi berezia egin dute asteburuan eta hantxe izan ziren, gonbidatuta, Oñatiko 16 danbor jole, zortzi danborrada nagusikoak eta beste zortzi umeen danborradakoak.

San Sebastian eta Txokolo

Ekitaldira Gipuzkoako beste danborrada batzuetako kideak ere joan ziren Oñatikoekin batera. Bi pieza jo zituzten denak batera: San Sebastián martxa eta Azpetian hain ezaguna den Txokolo. Oñatiarrek pozik hartu zuten gonbidapena eta ondo pasa zuten han, Argilorain Perosterenak kontatu digun moduan. Txokolo piezaren partiturak eta 50. urturrenerako Azpeitiako danborradak prestatu duen liburua zutela bueltatu ziren etxera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak