Oñatiko Beilatoki berria urtarrilean zabaltzeko asmoa dute

Maider Arregi 2007ko aza. 8a, 19:34
Abenduaren amaiera aldera, Oñatiko beilatokia izango dena bukatuta egongo da, eta urtarrilean zabaltzeko asmoa dute. Moyua beilatokia kasablanka auzo gunean egongo da, Citroen auto-kontzesionarioaren ondoan. Beilatokian hiru gorpurendako tokia egongo da.

Beilatokia eraiki duten tokia, toki egokia da Moyua hileta zerbitzuetako Migel Anjel Moyuaren ustez, izan ere, beilatoki berria herritik hurbil egoteaz gain (bertara oinez joan daiteke), sarrera toki ezkutuan dauka eta hala, intimitatea izango du familiak.


Beilatokian hitu gorpurendako tokia egongo da. Gorpu bakoitzak bere gelatxoa izango du eta kristal baten beste aldetik ikusi ahal izango du familiak hildakoa. Ikusi nahi ez duenak ez du ikusi beharrik izango, familia egongo den gelatxotik bertatik ez da eta gorpua ikusiko. Migel Anjel Moyuak beilatokian biltegi handi bat ere egin du, eta bertan ipiniko ditu ikusgai saltzeko dituen hil kutxak. Hileta-autoa sartzeko sarrera bat ere egin du, eta baita lan egiteko bulegoa ere. Bertatik eskainiko ditu orain arte eskaintzen zituen zerbitzuak.

Beilatokiaren beharra egon bazegoela dio Moyuak, izan ere, oraindik baserrietan gorpua bertan izateko ohitura badagoela badio ere, jende gehienak tanatorio zerbitzua eskatzen du gaur egun.

Langileek beilatoki berritik egingo dute lana, eta 10:00etatik 21:00ak arte egongo da zabalik, familiak bestelakorik eskatzen ez badu behintzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak